Ekainean eta uztailean egingo dute Añorgako Jolas Etxea Pilota Txapelketa
Pilotari batzuk, Donostiako frontoi batean jokatzen, artxiboko irudi batean. Añorga Kirol eta Kultur Elkarteak Jolas Etxea eskuz binakako txapelketa antolatu du aurten ere Añorgako frontoian, gizonezko senior eta emakumezko promesa mailetan. Zortzi bikote lehiatuko dira gizonezkoetan eta sei bikote emakumezkoetan. Beheko irudian ikus ditzakezue bikote parte hartzaileak eta partidak.
Ekainaren 7tik uztailaren 12ra egingo dute txapelketa. Final-laurdenetatik hasiko dira, eta igandeetan jokatuko dituzte partidak: ekainaren 7an, 14an, 21ean eta 28an. Finala uztailaren 12an izango da, Añorgako jaien barruan.
Sariei dagokionez, hauek izango dira finalean emango dituzten sariak: gizonezkoen senior mailan, bikote azpitxapeldunak 300 euro eta garaikurra jasoko du eta bikote txapeldunak 350 euro, txapela eta garaikurra. Emakumezkoen promesa mailan, aldiz, bikote azpitxapeldunak 100 euro eta garaikurra jasoko du eta bikote txapeldunak 150 euro, txapela eta garaikurra.



