Udaberriko hegaztien migrazio handien garaian gaude aste hauetan, eta Donostiako zeruan espezie askotako txoriak ikus daitezke hego mendebaldetik ipar ekialderako bidaian. Antzina, baina, hauek Donostian geldialdia egiten zuten atseden hartzeko eta jateko.
Donostiako zeruan hegazti talde asko ikusten dira garai honetan, uda gerturatu ahala hegoaldetik iparralderako bidaia egiten baitute. Migrazioari eta Donostiak migrazioarengan duen eraginari buruz hitz egin dugu Hector Gonzalez Itsas Enara elkarteko presidente eta ornitologoarekin.
Martuteneko eremu maldatsu batean dago Antondegi lursaila. Azken hamarkada luzean hainbat hirigintza proiektu kokatu dituzte han. Orain olatu artifizialen surf parke bat jarri nahi dute. Wavegarden enpresaren proposamena da udalak aurrera eraman nahi duena. Hainbat talde ekologista antolatzen hasi dira proiektua gelditzeko.
Irutxuloko Hitzak Martuteneko eremuari eta olatu artifizialen parkeari buruzko erreportaje zabala argitaratuko du ostiraleko astekarian.