Martuteneko eremu maldatsu batean dago Antondegi lursaila. Azken hamarkada luzean hainbat hirigintza proiektu kokatu dituzte han. Orain olatu artifizialen surf parke bat jarri nahi dute. Wavegarden enpresaren proposamena da udalak aurrera eraman nahi duena. Hainbat talde ekologista antolatzen hasi dira proiektua gelditzeko.
Irutxuloko Hitzak Martuteneko eremuari eta olatu artifizialen parkeari buruzko erreportaje zabala argitaratuko du ostiraleko astekarian.
Martuteneko Erbetegi etxea hustu dute Abiadura Handiko Trenaren lanen ondorioz. Adifek lursaila desjabetu du trenbidea zabaltzeko. Garikoitz Arrese-Igor bizilagunak ez du desjabetze akta sinatu, eta «borrokan» jarraituko du «bidezko akordioa» lortu arte.