
Zuhaitzeko haziak fruitua ematen jarraitzen du, Sustrai bihurtuta
Ander Edo sortzaileak eta Nagore Garmendia egungo arduradunak Sustrai Aisialdi Taldearen ibilbidea errepasatu dute. Belaunaldien arteko lekukoa hartuta, euskara eta auzogintza uztartzen jarraitzeko erronkari heldu diote, garai berrietara egokituz.

Sukaldeko su artetik, obradoreko labera
Sukaldari lanak utzi, eta artisau okindegia ireki dute Igaran Borja Martinezek eta Chizuru Yamazakik. Askotariko gariak, orantza eta hartzidura luzea erabiliz egiten dute lan, «betiko moduan». Etorkizunean, Antiguan saltoki bat irekitzea dute amets.

Dagoena eta zegoena, oroitzapena eta ezagutza
Intxaurrondo Zaharreko Aitona-Amonen Etxeak 50 urte beteko ditu aurten. Ospakizun jardueren artean, ibilaldia egin dute auzoan barrena, dagoenaren aurretik zegoena gogoratuz. Datorren astean errepikatuko dute, baina bide luzeagoa eginez.

Aitona-Amonen Etxeak mende erdia ospatuko du auzoko historiari begira
1976an zabaldu zituen ateak Aitonen Etxeak, eta 50 urteko bidean, izena aldatzeaz gain, auzoa ehuntzeko makina bat jarduera antolatu ditu. Horien lagin batekin bi erakusketa atondu dituzte, egoitzan bertan eta Larrotxene Kultur Etxean, ospakizun ekimenen artean.

Txanpontxok dakartza auzoetako lehen jaiak (eta txokolatezko txanponak)
Hemen dira aurtengo auzoetako lehenak. Bidebietan dena prest dute beraien jaiez gozatzeko. Astelehenean, hilak 4, hasiko dira, mantso, eta ostegunean abiada hartuko dute, Txanpontxo heldu, eta asteburu luzea ekarriko baitu berarekin.

Iraganeko borrokaren ildotik, urrats bat gehiago egiteko asmoz
Aiete Ikastetxearen eskaintzari jarraipena eman, eta kopuruan hazten ari diren nerabeek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza auzoan bertan ikasteko aukera izatea nahi dute.

Lehia eta jolasa, ohikoari eutsi dion egitarauaren osagai nagusiak
Hirian arreta handia bereganatzen duten beste jarduera batzuekin bat egin ohi dute Loiolako Erriberako jaiek. Auzotarrei, ordea, ez zaie gehiegi axola handik kanpo gertatzen dena, bertan eta elkarrekin festez gozatzea baita euren nahia.






