
Javi Guerra eta Katherine Tisalema izan dira azkarrenak 61. Behobia-Donostian
Lasterkari donostiar onenak, berriz, Aitor Etxeberria —zazpigarren postuan sailkatu da— eta June Agirrezabalaga izan dira.

Aurreskua, azken erbia eta helmugako oroigarri berezia
61. Behobia-Donostiak berritasun ugari izango ditu. Guztira, 29.301 korrikalarik eman dute izena etzi jokatuko den lasterketarako; iaz baino 1.500 gehiagok. Aldiz, emakumeen kopurua jaitsi egin da, %34tik %31ra, eta antolatzaileek aitortu dute «triste samar» daudela.

Guatemalako emakume indigenen errealitatea
Behobiatik Donostiara 21,1 kilometro egiten dituzte lasterkariek. Aldiz, Donostiatik 9.000 kilometrora dago Alta Verapaz, Guatemalako eskualdea. Han egiten dute urtero Ak’Wank emakumeen aldeko lasterketa, Behobia-Donostiarekin lotura berezia duena. Horri buruzko 'Korrikalariak. Las que corren' dokumentala gaur estreinatuko dute Aquariumean.

Martuteneko espetxea eraistea eta lursail horretan 400 etxe inguru eraikitzea adostu dute Madrilen
Esparruaren eraldaketak, hasiera batean, 14,5 milioi euroko estimazioa du, baina urbanizazio proiektua idaztean zehaztu beharko da.

Realak nabarmen egin du gora
Nesken futbol taldeak azken minutuan irabazi du Eibarren aurkako derbia (1-2), eta mutilek garaipen garrantzitsua eskuratu dute Rayoren aurka (1-0).

Bera Berak hiru goleko abantaila eskuratu du
Donostiako eskubaloi taldeak Kanaria Handia menderatu du Telden, Europako ligako kanporaketaren joanekoan (27-30).

Bera Berak arerio ezagunari aurrea hartu beharko dio
Ibaeta Basket eta Askatuak Gipuzkoa Basket garaipena etxetik kanpo lortzen saiatuko dira, eta Realeko belar hockey taldea lehiara bueltatuko da.






