Musika

Rejected taldeak 'Bring the violence' estreinako lan laburra plazaratu du

Rejected Rejected boskote donostiarra.Rejected

Iragan larunbatean, Egiako Dabadaba aretoan aurkeztu zuen Donostiako Rejected talde gazteak lehendabiziko lan laburra: Bring the violence. Agertokia The Capaces talde ezagunarekin konpartitu zuten. 

Bost musikari gaztek osaturiko banda da, eta muturreko doinuak gustuko dituzte. Izan ere, hardcorea, metala eta crossoverra uztartzen dituzte beraien abestietan. Zehazki, zazpi kanta ditu estreinako lanak. Haritz Harreguyrekin grabatu dute haren Usurbilgo estudioan, eta Jon Badi (North Waves Sound) arduratu da masterizazioaz. 

Urriaren bukaeran, lan laburrari izena ematen dion abestiaren bideoklipa sareratu zuten, Marina Palacio zinemagile donostiarrak zuzendurikoa.

Ander Brocal (ahotsa), Harkaitz Erauntzetamurgil (gitarra), Angel Calle (gitarra), Brais Gordo (baxua) eta Alain Mendia (bateria) musikariek osatzen dute Rejected taldea.

HITZAkide HITZAkide