Txomiñeneko anbulatorioa eraikitzeko lursaila dagoeneko Eusko Jaurlaritzarena da
Loiolako osasun zentroa Txomiñenean dago.Beñat Parra Donostiako Udal Gobernuak gaur onartu du Txomiñeneko anbulatorioaren lursaila doan lagatzea Eusko Jaurlaritzari. Arteleku plazan dago lur zati hori, eta lanak abian dira. “Izapide horrekin behin betiko formalizatuko da lursailaren titulartasuna”, adierazi du udalak.
“Hobekuntza handia izango da Loiolako eta Martuteneko bizilagunentzat”, nabarmendu du Jon Insausti alkateak. Horrekin batera, anbulatorio berriak 17.000 biztanle baino gehiago artatuko dituela esan du, “kartzelaren lursailetan eraikiko diren etxebizitzak eta bizilagunak aintzat hartuta”.
Une honetan, zabalik jarraitzen du Txomiñenean dagoen Loiolako osasun zentroa. Loiolako, Txomiñeneko eta Martuteneko herritarrei ematen die zerbitzua, eta aspaldi txiki geratu zela.

