Martutenen gentrifikazioak nola eragiten duen aztertuko dute
Gero eta okerragoa da Gasolindegi zaharra zenaren alboko geltokiaren egoera.Inaxio Esnaola Martuteneko Sarroeta auzo elkarteak hitzaldi interesgarria antolatu du ostegun honetan, maiatzak 7, 18:30ean Martuteneko Gaztelekuan. Gentrifikazioak auzoan duen eragina aztertuko dute adituen eta herri mugimenduen eskutik. Ondorioak ulertu eta alternatibak elkarrekin bilatzea izango da erronka eta horretarako Koldo Telleria arkitektoa eta Bizilagunekin plataforma izango dira.
Koldo Telleria Andueza (Segura, 1972) arkitekturan lizentziatua da EHUn, Hirigintzan diplomatua ere bada eta Sevillako UPOn eta Antropologian Master bat dauka. Hiri Kolektiboa sortu zuen 2002an eta hirigintzarako hainbat parte-hartze prozesu diseinatu, zuzendu nahiz gauzatu ditu Euskal Herriko testuinguru ezberdinetan. Saharan, Mozambiken eta Pakistanen aritua da kooperazio lanetan. EHUko arkitektura eskolan irakaslea da. Gaur egun, hirigintza eta lurralde antolamenduan gizartearekin elkar lanean eta ikerketan dihardu.
Donostian desazkunde turistikoaren aldeko dinamika sustatzen du Bizilagunekin plataformak. Azken urteetan, hamaika dinamika abiatu ditu turistifikazioaren eraginaren inguruan, baita erdialdetik urruntzen diren auzoetan duen eraginaren inguruan. Asier Basurto bertako kideak liburua argitaratu berri du Argia-rekin eta hedabide honetan elkarrizketatu dugu.


