Udal garbiketa zerbitzuek 3.500 kilo hondakin erretiratu dituzte San Joan gauaren ostean
San Joan bezpera osteko hondakinen garbiketa, Zurriolako hondartzan.Donostiako Udala San Joan bezperako gauaren ostean, Donostiako Udaleko garbiketa zerbitzuak buru-belarri aritu dira lanean goizaldean. Hiriko hondartzak normaltasunera itzultzeko, hondakin ugari bildu dituzte. Guztira, 3.500 kilogramo hondakin atera dira, gauean pilatutako su, errauts eta bestelako materialen hondakinak barne.
Lanak 05:00etan hasi zituzten, batez ere, Zurriolan, ospakizun horretan jende gehien biltzen duen guneetako batean. Zabaldutako dispositibo bereziari esker, hondartzak eta sarbideak erabat garbi eta erabiltzeko egoera ezin hobean geratu dira goizeko lehen ordutik.
Lan horiek egiteko, operatibo bat mobilizatu da: bi traktore dumper kamioiarekin, anplirroll kamioi bat, bi pick-up ibilgailu eta 23 langile. Modu koordinatuan lan egin dute, hareatzak azkar leheneratzen direla bermatzeko.

