Añorga Txikin 120 etxebizitzako bi eraikin egiteko lizentzia eman du udalak
Añorga Txikiko 250 etxebizitzen proiektuaren simulazioa.Donostiako Udala Donostiako Udalak beste urrats bat egin du Añorga Txikiko Añorgako Geltokia hirigintza plana aurrera eramateko. 120 etxebizitzako bi eraikin egiteko lizentzia onartu dute, lokalak eta garajeak barne.
“Eraikin horiek eraikitzeak, eremua urbanizatzeko proiektua berriki onartzearekin batera, bultzada handia emango dio Añorga auzoaren ingurua berrituko duen garapen berri horri”, adierazi du Jon Insausti alkateak.
Añorga Txikin 250 etxebizitza eraikitzeko proiektua maiatza erdialdean onartu zuen behin betiko udalak. 50 tasatuak eta beste 50 alokairu sozialekoak. Auzotar asko kritiko agertu dira hasieratik proiektu horrekin, eta, hain zuzen ere, proiektua “auzotarrak entzun gabe” onartu zutela salatu zuen auzo elkarteak azaroan.

