Rugby Balezaleak taldea, Donostiako rugby proiektu berria
Larunbatean aurkeztuko dute Donostia Rugby Balezaleak taldea, Gernika Rugbyren aurkako lagunarteko partidan, Anoetako Miniestadio berrituan 16:00etan. Bera Bera eta Atletico San Sebastian taldeak batu egin dira “Donostian erreferentziazko klub bat eraikitzeko”. Iñaki Gabarain udaleko Kirol zinegotziak adierazi du errugbia batzea “mugarri garrantzitsua” dela eta Donostia Kirolaken babesa duela proiektuak.
Partida gizonezkoen taldeak jokatuko duen arren, emakumezkoen taldea ere bertaratuko da aurkezpenera.

