Zientzia, artea eta teknologia uztartzen dituen proiektua aurkeztu du Donostiako Udalak
Miramar Jauregiko eskulturaren aurrean egin dute argazkia.Donostiako Udala Urban Fauna Resorten eskulturen eta Biarteko Mugiren lehen ibilbidearen aurkezpena egin du Donostiako Udalak. Miramar jauregiko lorategietan daugo Urban Fauna Resot osatzen duten hiru eskulturetako bat, Maria Cristina de Habsburgoko atearen ondoan eta bertan egin dute aurkezpena. Biarteko Mugi proiektuaren lehen ibilbidea ere han dago.
Aurkezpenera gerturatu dira: Iñigo Garcia, Ingurumen zinegotzia; Jose Ignacio Asensio, lehen diputatu nagusiordea eta Iraunkortasun diputatua; Mikel Txillida, Txillida Lekuko zuzendaria; Carlos Cabido, Biarteko Mugiren zuzendarikidea eta Garbiñe Etxezarreta, Kutxa Fundazioko eduki zuzendaria.
Hiru artelanek osatzen dute Urban Fauna Resort, eta hiru lekutan kokatu dituzte: Miramar jauregiko lorategietan, Gladys Enea parkean eta Europa plazan, EHUko liburutegi aurrean.
Biarteko Mugi Aranzdi Zientzia Elkarteak eta Txillida Lekuk elkarlanean duten proiektua da eta hiriko natura herritarrei gerturatzea du helburu. Donostiako hainbat leku hiriko biodibertsitatea interpretatzeko ibilbide puntu bihurtzen ditu, eta bertan jarri dituzten QR kodeei esker, fenomeno ekologiko eta ebolutiboen inguruko bideoak ikusi ahal izango ditu gerturatzen denak.

