Polaris izeneko proiektuak 3,5 milioi euro inguruko laguntza jasoko du
Polymat, EHUEHU Maria Forsyth da Polaris proiektuaren zuzendaria, Europako Batasunak ematen duen laguntzarik ospetsu eta lehiakorrenetako bat lortu du, egoera solidoko sodio bateria berriak garatzeko. Diru laguntza 3,5 milioi euro ingurukoa izango da.
Proiektuak, esan bezala, energia dentsitate handiko egoera solidoko sodio bateriak garatzeko ezagutzan aurrera egin nahi du, zehazki “anodorik gabeko” moduan ezagunak diren baterietan.
2025eko ERC Advanced Grant deialdian aurkeztu ziren 3.329 proposamenen artean 319k jasoko dute laguntza, haien artean Ikerbasqueko ikertzailearena.
Forsyth kimikari australiarra da eta Ikerbasque ikertzailea da Polymat zentroan, Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU) lotutako polimeroen zientzia eta teknologiako zentroa. Forsyth 900 artikulu baino gehiagoren egilekide da eta 56.000 aipamen baino gehiago ditu argitalpen zientifikoetan, besteak beste.

