Euskadiko hiru emakume ikertzaile saritu dituzte, haien ibilbide zientifiko bikainarengatik
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak Elena Palomo, Maria Muñoz eta Danila Merino zientzialariak saritu ditu.Ikerbasque Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak, Ikerbasquerekin batera, omenaldia egin die gaur goizean Euskadin ikerketa lanetan diharduten hiru emakumeri. Ekimen honen helburu nagusia emakume ikertzaileen lana ikusaraztea da.
Juan Ignacio Perez Iglesias sailburu eta Ikerbasqueko lehendakariak azpimarratu duenez, helburua ez da soilik eskubide eta aukera berdintasuna bermatzea, baita zientziari egindako ekarpenagatik “ikusgarritasun eta aitortza maila bera lortzea ere”.
Hiru belaunaldi, hiru kategoria
2026ko edizio honetan, hiru profil desberdin saritu dituzte, 21 hautagairen artean: Elena Palomo, Maria Muñoz eta Danila Merino izan dira sarituak.
Palomori, bere ibilbide zientifiko osoa eta lidergo gaitasuna aitortu zaizkio. Standfordeko Unibertsitatearen arabera, Euskadiko ikertzailerik garrantzitsuenetako bat da. Muñozen kasuan, ikerketa ildoan duen lidergoa eta zientzia dibulgatzeko egiten duen lana nabarmendu dituzte eta, azkenik, Merinori, produktibitate zientifiko bikainarengatik eta eragin handiko aldizkarietan egindako argitalpenengatik egin diote aintzatespena.


