Jakingura Jaialdia: jakin-mina eta pentsamendu kritikoa izango dira protagonista
Tabakalera eraikina.Tabakalera Kutxa Fundazioak Jakingura Jaialdia abiatuko du ekainean; ekimenak jakin-mina eta sormena ditu helburu, besteak beste. Jaialdia Gipuzkoako beste herri batzuetan ere egingo bada ere —Beasainen eta Bergaran—, Donostiak hartuko du hitzordu nagusia datorren ekainaren 19an, Tabakalerako Patioan.
Egun horretarako antolatutako programazioak bi zati ezberdin izango ditu: goiza profil profesionalentzako izango da, eta arratsaldea, berriz, publiko orokorrarentzat eta familientzat.
Goizeko txandan (10:00-12:15), hainbat adituk hartuko dute hitza:
- Irekiera 10:00etan, Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko Zuzendari Nagusiaren eskutik, euskaraz.
- 10:10, hitzaldia: Pensar en la era del ruido. Por qué el pensamiento crítico es hoy una ventaja competitiva. Remedios Zafra ikertzaile eta saiakeragilearen eskutik, gaztelaniaz.
- 10:30, hitzaldia: Equipos curiosos, organizaciones que evolucionan. Lo que el aula enseña al mundo laboral. Cesar Bona hezitzailearen eskutik, gaztelaniaz.
- 10:50, elkarrizketa: Remedios Zafra eta Cesar Bonaren arteko solasaldia, gaztelaniaz.
- 11:15, mahai ingurua: Adimen Artifiziala eta pentsamendu kritikoa. Zer gertatzen da jakin-minarekin erantzun guztiak ditugunean?, euskaraz.
- 11:45, Kepa Errasti aktorearen bakarrizketa, euskaraz.
- 11:50, hitzaldia: El futuro será de las personas curiosas. Rocio Vidal / La Gata de Schrödinger dibulgatzailearen eskutik, gaztelaniaz.
- 12:15, itxiera: Irakaskuntzaren eta dibulgazio zientifikoaren paradigma berria, Globernance-ren eskutik, euskaraz.
Arratsaldean (17:00-20:30), nabarmenduko diren ekintzen artean daude, ordea:
- 17:00 – 18:00 – Familia lantegia: Argitara ateratzen diren galderak, Artaziak taldearen eskutik. Txikienek beren sormena eta jakin-mina lantzeko gunea.
- 19:30 – 20:30 – Performancea: Paisaia entseguak. Experimento 01. Dejabu konpainiak eskainia, Ander Mujika, Edorta Subijana eta Maria Izquierdoren kolaborazioarekin.
Egunean zehar zuzeneko podcastak ere izango dira, eta saioari amaiera emateko, Amoranteren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da.

