Hamaikagarren AB Krossak badu bere kamiseta
AB Krossaren 2026ko kamiseta.AB Krossa Maiatzaren 30ean egingo dute 11. AB Krossa, euskararen aldeko Amara Berriko herri lasterketa, eta dagoeneko iragarri dute zein izango den aurtengo kamiseta. Turkesa kolorekoa da aurtengoa eta lasterketan izena emanda eskuratu daiteke.
Berritsu euskara elkarteak antolatu du proba, IRUTXULOKO HITZAren laguntzarekin, urteroko legez. Aurten, era berean, Niessen laguntzaile berria dauka AB Krossak.


