
Orquesta Mondragon musika talde arrakastatsuaren 50. urteurreneko Donostiako kontzertuaren biharamunean harrapatu du IRUTXULOKO HITZAk Javier Gurrutxaga (Erdialdea, 1958). Ospatzen ari den mende erdi honetan barrena egindako bidaia da elkarrizketa hau.

Berezkoa duen umore eta izaera «naturalari» esker, Iker Iribarrenek (Antigua, 1999) jarraitzaile asko lortu ditu Tiktoken eta Instagramen.

Bertsoen mezu indartsuak janzteko ideiatik sortu zen Puntutan, 2011n. Gaur egun, proiektuak 50 diseinu baino gehiago ditu eta Loiolan finkatu du bere tailer-denda. Arropa soila baino gehiago, identitate bat eskaintzen du markak, Unai Elizasu Lertxundik (Altza, 1980) azaldu duenez.

Enkarni Genua eta Manolo Gomezen Txotxongillo taldeak 55 urte bete ditu, eta erretreta hartzeko unea iritsi zaie. Hala, beren ipuinik kutunena, Erreka Marirena, azken aldiz taularatu zuten pasa den maiatzaren 8an, Loiolako kultur etxean. Bost hamarkada baino gehiagoren ostean, bihotza beteta dago bikotea, egindako lanak jasotako maitasunarengatik.

Zubietako erraustegiko langileek beste hiru greba egun egingo dituzte maiatzean, Ekobal eta Ekondakin enpresei lan hitzarmen duin bat eskatzeko. Asteartean egin zuten lehena, eta hilaren 19an eta 26an izango dira beste biak.

Tokiko produktuak, kalitatea eta bezeroarekiko gertutasuna oinarri dituen fruta eta barazki denda da Muno Baserria. Baserriko bizimodua txikitatik barneratuta, denda propioa irekitzea amets zuen Jone Irizarrek, eta 2020an eman zuen pausoa.