Lara Gonzalezek beste denboraldi batez jokatuko du Ibaeta Basketen
Lara Gonzalez Ibaeta Basketeko kapitaina.Ibaeta Basket Lara Gonzalezek bere kontratua berritu du Ibaeta Basketekin, 2026-2027ko denboraldia amaitu arte. Gonzalez taldeko jokalari garrantzitsuenetako bat eta talde kapitaina da.
Hain zuzen ere, klubarekin historian partida gehien jokatu dituen jokalaria da donostiarra. “Bere kontratua luzatu du taldeari ezaugarri dituen kemena eta lidergoa emateko, klubak hazten jarraitzearen aldeko apustua egiten duen urte batean”, nabarmendu du klubak.


