Martutenek euskararen aldeko 100 metroko murala egin du auzolanean
Murala egin dute auzolanean, Martutenen.Sarroeta Auzo Elkartea Joan den ostiralean, euskararen aldeko 100 metroko mural berriaren inaugurazio ofiziala egin zuten Martutenen, Arantzazuko Ama Ikastolako patioan. Murala auzokideen eta hezkuntza komunitateko kideen lan kolektiboaren emaitza da.
Hala, artelanaren bidez, Martutenek euskararekiko duen konpromiso irmoa agerian utzi nahi izan dute. Izan ere, antolatzaileek azpimarratu dutenez, Martutene auzo “bizia” da, bere komunitatearen, haurren eta gazteen etorkizunaren alde egiten duena; testuinguru horretan, argi dute euskarak “presentzia, zaintza eta sustapena” behar dituela auzoan.
Ekimena Eusfera dinamikaren barruan kokatzen da. Egitasmo honen helburua Euskal Herri osoan zehar euskara bultzatzeko guneak sortzea da, topatzeko, saretzeko eta euskara zein artea modu naturalean eta oztoporik gabe bizitzeko.




