Giza proba egin dute Altzan, Eñaut Elizalde omenduz
Eñaut Elizalde omendu dute Altzako giza proban.Asier Gonzalez de San Pedro Larunbat goizean jokatu zen Altzako sanmartzialetako III. Giza Proba eta hiru taldek parte hartu zuten: urdin kolorez Ehiztari taldea, zuriz Altzatarra taldea eta berdez Lezoko Sats taldeak.
Ehiztari izan zen garailea. Egitasmoan, auzoko giza proba taldearen sustatzaileetako bat izandako Eñaut Elizalde omendu zuten; urtarrilean zendu zen Elizalde. Gure Instagrameko kontuan ikus dezakezue giza probaren bideoa.
Hemen Asier Gonzalez de San Pedrok egindako argazkien galeria:

