TukTukFesta ospatuko dute uztailaren 11n
Bizifesta da Donostiako Piratek bizikletekin egiten duten beste jarduera bat.Mikel Estomba Traganarruek TukTukFesta antolatu dute datorren uztailaren 11n. Traganarruak Donostiako Piratak osatzen duten kofradietako bat da, Intxaurrondokoa, hain zuzen ere. Aurten, kofradiak Aste Nagusiaren aurretiko egitaraua ere prestatu du uztailaren 11erako.
Festa Marianitada jarduerarekin hasiko da eta ondoren bazkaria egongo da, biak Intxaurrondoko Letaman gaztetxean bertan. 17:30erako Saguesera gerturatuko dira bizikletaz, Kofradien Arteko Olinpiadak egiteko. Olinpiadak amaituta, berriro ere bizikleta hartuko dute Katalunia plazara bertaratzeko. Bertan plaza dantzak dantzatuko dituzte 19:00etan. Ondoren, Okendo plazaraino gerturatuko dira Piratak, bakarrizketa bat entzuteko. Amaitzeko, Urgulleko Guardetxera igoko dira 22:00etan Ttarraka erromeria eta DJ sorpresa baten kontzertuez gozatzeko.
Bazkarirako izen ematea uztailak 10a baino lehen egin behar da, traganarrua.intx@gmail.com-era mezua bidaliz.

