Bele, Aimar Z eta Mirua, Aste Nagusi Pirataren aurtengo kontzertuen artean
Bele (Lide Hernando). Bota sarea irlatik hirira lelopean aurkeztu dira Aste Nagusi Piratan aurten egongo diren kontzertuak eta aurten ere euskal musikaren alde egin dute Donostiako Piratek. Zortzi egunetan zehar eskainiko diren hamazazpi kontzertuen artean, besteak beste, Tapia eta Leturia, Bele, Neomak, Aimar Z, Xiberoots, Altxa Lili, Mirua eta Kiliki daude.
Urteroko legez, euskal musika osatzen duten genero ezberdinek parte hartuko dute Aste Nagusi Piratan: reggae, pop, saltsa… eta baita kabaret bat ere.
Ondoren kontzertuen zerrenda, egun eta orduekin:
- Larunbata, 8: Lehian erromeria, 23:05.
- Igandea, 9: Anari, 19:00. Altxa Lili kabareta, 21:00. Ezezez, 23:30.
- Astelehena, 10: Tapia eta Leturia, 20:00. Xiberoots, 23:05. Brava, 01:00.
- Asteartea, 11: Svetlana, 20:00. Aimar Z, 23:05. Siwanaba, 01:00.
- Asteazkena, 12: Bele, 23:05. Neomak, 01:00.
- Osteguna, 13: Sua taldea, 23:05. Ezpalak, 01:00.
- Ostirala, 14: Skabidean, 00:30.
- Larunbata, 15: Mirua, 23:05. Kiliki, 01:00.

