Jai seguru eta askeen alde agertu dira
Jai seguru eta askeen aldeko argazkia, Easo plazan.Amarako jai batzordea Hasi dira Amarako jaiak, eta igandera bitarteko egitarauaz gozatu ahalko dute. Atzo arratsaldean bota zuten txupinazoa, Easo plazan, eta 3Txulo txarangak jarri zuen giroa. Era berean, jai seguru eta askeen aldeko argazkia egin zuten.
Hain zuzen ere, jai batzordeak gogorazi nahi du Amarako talde feministak duela urte batzuk martxan jarritako eraso sexisten aurkako protokoloak indarrean jarraitzen duela. Gainera, protokolo horrek, iaztik, jarrera arrazistak ere barne hartzen ditu, garrantzitsua bezain beharrezkoa baita jaietan seguru sentitzea.


