Amarako bazkari eta danborrada herrikoia, iruditan
Dozenak lagun bildu ziren Easo plazako bazkarian.Asier Gonzalez de San Pedro Amaratarrek auzoko festetan murgilduta igaro dituzte azken egunak. Asteazkenean ekin zioten egitarau zerrendari eta aspertzeko betarik ez dute izan igandera bitartean. Funtzionatzen duenak aldaketa beharrik ez duela eta, ohiko jarduera jendetsuak aurrera eraman dituzte. Horietako bi dira larunbatean egindako bazkaria, Easo plaza giro eta usain apartez bete zuena, edota iluntzean, kalez kale jai giroa zabaldu zuen danborrada herrikoia.
Hona, Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak egindako irudiak:

