Zubieta ere zeharkatu du 24. Korrikak
24. Korrika, Zubietatik.@EnaraArgazkiak 24. Korrika auzoz auzo ibili zen atzo goizean Donostiatik, eta eguerdian atera zen hiriko mugetatik, Añorga ingurutik. Hala ere, Zubieta falta zitzaion oraindik Korrikari, eta, hain zuzen ere, arratsaldean pasatu zen handik, Urola Kosta aldera joan aurretik.
Jarraian, Korrika Zubietatik igaro zen tarteko argazki batzuk ikus ditzakezue:

