24. Korrika Donostian, auzoz auzo
07:43ean sartu behar zuen Korrikak Bidebietatik, baina 30 minutuko atzerapenarekin heldu da. Auzoz auzo ibili ostean, 13:30ak aldera atera da Errekaldetik.
Donostiatik igaro da 24. Korrika.Aratz Garcia Iritsi da 24. Korrika Donostiara, Euskara gara lelopean, baita hiria zeharkatu eta bere bidea jarraitu ere. Goiz-goizetik zapaldu du hiria lehen aldiz, pasa den martxoaren 19an Atharratzen (Zuberoa) hasi eta gero. Bidebieta eta Altza egin ditu lehenik, eta Oarsoaldetik ibili ostean, Herreratik itzuli da hirira.
Horren ondoren, goiz osoa pasatu du auzoz auzo euskararen aldeko herri ekimen erraldoia. Tarteka euria egin badu ere, giro ederrean pasatu da Korrika Donostiatik, beste behin ere.
Hemen dituzue, goizean zehar, erredakzioko kideek eta argazkilariek ateratako argazkiak:
Bidebietako eta Altzako irudiak:
Herrerako eta Intxaurrondoko irudiak:
Egiako irudiak:
Martuteneko, Txomiñeneko, Loiolako eta Loiolako Erriberako irudiak:
Amara Berriko eta Amarako irudiak:
Parte Zaharreko irudiak, Donostia Palestinaren lekuko hartzea barne:
Antiguako irudiak:
Erdialdeko eta Groseko irudiak:
Añorgako irudiak:
Zubietako irudiak:


