Jai herrikoien aldeko bertso afaria egingo dute, maiatzaren 4an, Amaran
Amarako Jai Batzordeak jai herrikoien aldeko bertso afaria antolatu du, hirugarren urtez. Ekitaldia Donosti Berri Elkartean izango da maiatzaren 4an, 21:00etan; eta Alaia Martin eta Jon Maia bertsolariek parte hartuko dute. Afariko menua entsalada, txuletak piperrekin, postrea, kafea eta kopa izango da. Txartelak Esnaola, Amarako Abadia eta Bodegilla tabernetan salgai izango dira, bezpera arte, 12 eurotan. Egunean bertan elkartean erosiz gero, ordea, 15 euroko salneurria izango dute.