Lolas Club, Correos eta Inra talde donostiarrak Kutxa Kultur Festibalerako hautatu dituzte
Kutxa Kultur Festibalaren lehiaketara 60 musika talde baino gehiago aurkeztu dira. Hautaketa egin dute jada, eta tokian tokiko hamar taldeen berri eman dute: Muturbeltz, Patta eta Sendaezinak, Lolas Club, Gora Gora Kids, Correos, Inra, Giranice, Peachy Joke, Naika eta Anai Arrebak. Horiek guztiak izango dira hurrengo Kutxa Kultur Festibalean, Igeldon, irailaren 7an eta 8an. Horietako hiru donostiarrak dira; Lolas Club, Inra eta Correos. Kutxak lagundutako beste zenbait jaialditan ere parte hartuko dute, Surfilm jaialdian, Musikaren Egunean eta Dostikluba zirkuituan, besteak beste.