Bi lagun kalean geratu direla salatu du PSE-EEk
Lehiaketa berria egin bitartean, Gipuzkoako Poliklinika arduratuko da Bengoetxea kaleko Sorospen Etxearen kudeaketaz. Udal gobernuak egindako esleipen horretan, ordea, langileen subrogatzea exijitzea ahaztu zitzaiola eta bi langile kalean geratu direla salatu du PSE-EEko udal taldeak. Egoera hori Bilduren «zabarkeriari» egotzi dio Denis Itxaso zinegotzi sozialistak.