Agur, hautagaitzari
Orain arte hautagaitzaren berri ematen duten kartelek, jada iragana dira. Izan ere, Donostiak Europako Kultur Hiriburu izateko hautagai izateari utzi baitzion atzo. Izendapen ofizialaren ondoren, hiriak agur esan zion hautagaitzari. Hiriko eraikin esanguratsuenak, beraz, kartel berriek apaintzen dituzte; Donostia jada Europako Kultur Hiriburu delako. Abiapuntuak ekimenean sortutako ideia eta irudiek itxuraldatu dute hiria.