(Argazkia: Reala)
Realak larunbat arratsaldean jokatu zuen Lehen Mailako Ligako azken partida, Valentziari 1-0 irabazita. Hala, Mikel Aranburu kapitainak bere ibilbidea garaipen batekin agurtzeko aukera izan zuen. Klubak, ordea, lanean jarraitzen du, eta Jokin Aperribai presidenteak eta Euskalteleko Alberto Garcia presidenteak hitzarmen bat sinatu zuten atzo. Hitzarmen horren arabera, Euskaltel izango da Realaren babesle berria, 2014-2015 denboraldira arte.