Azkue Literatur Sarietako bat Donostiara iritsi da
Julen Antxia donostiarraren ‘Mesopotamiako mamua’ narrazio lana onenen artean izan da
Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu zituzten Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, atzo goizean. Zehazki, 11 eta 18 urte arteko gaztetxoei zuzendutako deialdia da, eta Julen Antxia gazte donostiarra saritu zuten, Mesopotamiako mamua narrazio lanagatik. Hala, narrazioa argitaratzeko gomendioa eman du epaimahaiak.
Gazteak literaturaren mundura erakartzeko sariak dira atzo banatutakoak, eta narrazioa eta olerkia izaten dira aurkeztu daitezkeen bi generoak. Genero bakoitzak bi maila izaten ditu, 11-14 urte artekoa, eta 15-18 urte artekoa. Aurten, guztira, 157 lan jaso dituzte. Horietatik 46 Bizkaian, 73 Gipuzkoan, bi Ipar Euskal Herrian, eta 36 Nafarroan.