Le Bukowskik ere bere agendaren berri eman du
Nazioarteko eta bertako taldeek beteko dute Egiako eszenatokia; eta talde donostiarrak ere ez dira faltako
Egiako Le Bukowski Musika Klubak datozen lau hilabeteetako eskaintza aurkeztu du, guztien eskura egon dadin. Hainbat urte daramatza Egia kaleko tabernak zuzeneko kontzertuak eskaintzen, hiriko kultur agenda aberasteko asmoz, eta hala jarraitzeko asmoa du. Bukowskiko Iñaki Egitegi eta Josu Urbietaren esanetan, agenda oraindik ez dago guztiz itxita; ezusteko pozgarriren bat baldin badute, zuzeneko gehiago izan ditzaketelako. Edonola, «programazio ederra» osatu dute Urbietaren ustez, eta mota guztietako artistak lotzea lortu dute. Beti ere, aniztasunaren barnean, Bukowskiren berezitasuna den ekimen eta artista garaikideei leku onena eskainiz.
Igande honetan bertan emango diote hasiera udazkeneko programazioari, The Cynics talde estatubatuarrarekin. Urko Menaia Groseko kantariak itxiko du denboraldia, abenduaren 30ean. Gainera, Menaiaz gain, hainbat talde donostiar izango dira Bukowskin; Canshadows edo Amalgrama, esaterako. Astebururoko Dj eta festa agenda ere bere horretan mantenduko dute.
Le Bukowski Musika Kluba
- Udazkeneko agenda