Argazkilariak eta kazetariak bailiran
Kazetariak eta komunikabideetako argazkilariak ez ezik, hildako baleak erakarrita bertaratutako lagunak ere argazkiak ateratzen ibili dira Kontxako hondartzan. Hori bai, zaila egin zaie behar bezalako argazkirik ateratzea; Udaltzaingoak ez die gehiegi hurbiltzen utzi, «infekzioak ekiditeko», udaltzain batek arrazoituta.