Donostiara iritsitako balea Kontxako hondartzan hil da
Hilda aurkitu dute atzo ikusitako balea, Kontxako hondartzan. Odoletan iritsi da hondartzara, eta bertan zendu da. Udaleko eta Ambar elkarteko ordezkariak lekura gerturatu dira, balearekin zer egin erabakitzeko.
Aquariumeko kideek Irutxuloko Hitzari atzo esan bezala, rorcual arrunt bat da balea. 15 metroko luzera du, eta denboraleak ekarri du Donostiara.