Bisitarien eta herritarren begirada guztiak bereganatu ditu baleak
Abenduko zubiak erakarrita, eta eguraldi onak lagunduta, hainbat bisitarik eta herritarrek Kontxako hondartza zapaldu dute gaur. Eguneko albistea, gainera, hondar gunean dago; atzo ikusitako balea hilda aurkitu baitute hondartzan. Jendea ingurura hurbildu da balea bertatik bertara ikusteko. Udaltzainek hesia jarritu dute, baina balea ikusi ahal izan dute gertutik.