Hamabost metroko luzera eta zortzi eta hamar tona bitarteko pisua du baleak
Kontxako hondartzan hildako baleak ikusmin handia sortu du bisitari eta herritarren artean. Ambar elkartea, Donostiako Udala eta Aquariumeko ordezkariak, berriz, lanean ari dira. Momentuz, haien kezka nagusia balea non lurperatu da.
Hamabost metroko luzera du baleak eta zortzi eta hamar tona bitarteko pisua du, izan beharko lukeenaren erdia, zaurituta eta gaixo zegoelako galdu baitu pisua hil aurretik. Bideoan ikus daitekeen bezala, ez da oharkabean pasa.