Antzerki batek itxiko du Zahartze Aktiboaren Urtea
Zahartze Aktibo eta Belaunaldi Arteko Elkartasunaren Urte Europarra izan da 2012a. Urteari amaiera emateko, Boluntariorik? antzezlana egingo dute Nagusilan Elkarteak eta Medea antzerki taldeak. Antzerkiak boluntario izatearen aukera eta onurak eta zahartzaroaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi ditu. Antzoki Zaharrean egingo dute, abenduaren 20an, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da.