Lagun Arok garaipen garrantzitsua lortu du Valentziaren aurka (76-68)
Sailkapenean hirugarren postuan den Valentzia zuen bisitari Lagun Aro Gipuzkoa Basketek Illunben, lehen itzuliko azken jardunaldian. Azken postuan dira donostiarrak, eta behar-beharrezkoa zuten garaipena. Gauzak horrela, Sito Alonsoren jokalariek denboraldiko partidarik onena egin dute eta ezinbesteko garaipena eskuratu dute, denboraldiko hirugarrena, asko sufrituta (76-68).
Markagailuan aurretik izan dira etxekoak ia partida osoan, baina lehia oso berdindua joan da. Doblas eta Woods erabakigarriak izan dira garaipenean, eta Paunic fitxaketa berriak itxura oso ona eman du.