Bolinaga: "Eskubide sozial eta politikoak epaitzen ari dira"
http://youtu.be/KDoAEr4d6S8
Manifestazioa deitu dute larunbatean 17:00ean Bulebarretik; Aske Gunea aste osoan egongo da bertan.
Gaur agerraldia egin dute, atzo Auzitegi Gorenak epaia berretsi zien 8 lagunek, herritarren, Donostiako hainbat herri mugimenduen eta Eleaken babesarekin. Agerraldia jendetsua izan da eta bertan azaldu da baita ere, 4 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Ekaitz Ibero gaztea. Ekaitz Ibero absolbitu egin dute auzi honetan, baina, kale erasoak egotzita beste auzi batean zigortu zutenez, espetxeratzeko arriskuan da hura ere—kartzelara sartzeko eguna jarri zioten, baina ez zen joan eta gaur azaldu da—.
Txerra Bolinaga Eleakeko ordezkariak gogoratu du “eskubide sozial eta politikoak epaitzen ari direla”, eta elkartasunaz gain konpromisorako deia egin die herritarrei. Manifestazioa deitu dute larunbatean 17:00ean Bulebarretik.
Bestalde Aske Gunea jarri dute Bulebarrean. Aste osoan egongo dira bertan hainbat ekimen antolatuz eta dei egin dute proposamenak zein ekimenak bertan egitera. Aske Gunea 9:00etatik 20:00etara egongo da zabalik egunero. Elkartasun gunean pasatuko dute eguna gazteek. Elkartasuna eta babesa emango die jendeak. Handik etxera joateko bidean lagunduko dituzte. “Desobedientzia zibila, erresistentzia pasiboa, muga horien baitan gazteak babestu behar diugu”.