Txakurrak nola hezi erakutsiko dute Grosen
Groseko Tedone jatetxean afari-solasaldiak antolatzen dituzte asteazkenetan. Mota guztietako gaiak jorratzen dituzte. Bihar, adibidez, txakurren heziketaren inguruan arituko dira. Ana Masoliver izango da gaia landuko duen aditua.
Afari-solasaldia 20:00etatik aurrera egingo da.