Grebarekin bat egitera deitu dituzte herritarrak
Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hamarnaka eragilek gaurko, maiatzaren 30erako, deitu duten greba orokorrarekin bat egitera deitu dituzte herritarrak. ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CNT, CGT sindikatuak eta hainbat gizarte eragile dira deitzaileak. Donostian 12:30ean egingo dute manifestazioa, Artzain Onaren plazatik abiatuta. Arratsaldean, Bulebarrean egingo dute elkarretaratzea, 17:00). Goizeko manifestaziora zutabeak irtengo dira Antiguatik (12:00etan), Amara Berritik (11:45) eta Saguesetik (12:00). Goizean pikete informatiboak elkartuko dira auzoetan.
Udalbatzarra bertan behera utzi du alkateak greba dela-eta
Donostiako Udal Gobernuak ohar bidez adierazi zuen, gaurko greba deialdiarekin bat egiten zuela. Udalbatzarra gauerdia arte luzatu da, eta 00:00etan Juan Karlos Izagirre alkateak bertan behera utzi du udalbatzarra, greba dela eta. Izan ere, udal gobernuko kideek ez dute lan egingo, eta gaurko iragarrita dauden mobilizazioetan hartuko dute parte.
Eguerdian, 13:00etan, hasi dute udalbatzarra 11 orduko saioaren ondoren bilera eten egin du alkateak. Bozkatu gabe eta eztabaidatu gabe geratu diren mozioak hurrengo hilabetean aztertuko dituzte.