Arcco, guztiz irekita dago
Protestak izan badira ere, ARCCO merkataritza gunea guztiz irekita dago. Bertako taberna, kafetegi eta dendak normaltasunez dihardute lanean eta jendea ere badabil. Protesta eta piketeak pasa dira bertatik. Hala nola, CNT sindikatuaren kartelak eta LAB sidikatuaren eskuorriak ikus daitezke bertan. Bestalde Amaran presentzia poliziala oso handia da. Ertzaintzaren furgoneta ugari daude, baita kotxeak ere.