Martutenen gehiengoak bat egin du grebarekin
Martutenen grebaren eragina nabarmena dela esan daiteke. Tabernak itxiak daude; gasolindegian, farmazian eta supermerkatuan ez dira ari lanean; baina auzoko bi bankuak zabalik daude; eta denda eta kafetegi gutxiren batean ere ari dira lanean. Ikastolan ez dago haurrik eta pertsiana gehienak jaitsiak daude, baina bi gelatan argiak piztuak ikus daitezke.