Parte Zaharrean greba orokorra nagusi da
Bulebarretik, Parte Zaharreko kaleetara begiratu ezkero, ezohiko hutsune eta isiltasuna besterik ez da ikusten. Kaleen hasieran, kartelak eta zintak daude grebara deituz, eta barrenean denda eta tabernak itxita ikusten dira. Bulebarrean ere antzeko zerbait ikusten da. Mugimendu gutxi eta komertzioak, banketxeak eta kafetegi eta tabernak, pertsianak botata daude. Horien artean ere, Turismo bulegoa itxita dago gaur.