Perkusio tailer batekin jarri dute abian Txikijazz
Txikijazz Jazzaldiaren aurtengo berritasunetako bat da. Haur eta familientzat sortutako kultur jarduera bat da, eta gaur goizean egin dute lehen saioa. Asteburuan izango du jarraipena, eta musikaz eta arteaz gozatu eta teknologia berriekin harremanetan jartzeko aukera eskainiko die herritarrei, publikoa hezi eta ongi pasarazteko helburuarekin.
Gaur goizean perkusio tailer bat egin dute Kursaal atzealdean, Frigo gunean, haurrei zuzenduta. Parte hartzaileek musika tresnak erabiltzeko parada izan dute, irakasleen gidaritzapean. Ondorengo egunetarako egitarau oparoa prestatu dute, kontzertu, joko eta tailer gehiagorekin.