Aita Abarzuzako etxeak botatzen hasi dira
uztailean hasi ziren eraiste lanei jarraipena eman, eta auzoa eraldatuko duen proiektuan pauso berri bat eman dute.
Urtetan uholdeen eragina pairatu duen auzoa da Txomin Enea. “Denok ditugu gogoan 2013ko uholdeak, baina bertako bizilagunek askotan sentitu dute ezinegona eta bildurra ibaiaren maila igotzen ari zela ikustean”, esan du Ricardo Burutaran, hirigintza eta etxebizitza zinegotziak. Lanak luze doazela dirudien arren hirigintza aldetik pauso garrantzitsuak ematen ari direla adierazi du Burutaranek. “Lanak geldirik daudela edo ez dela ezer egiten dirudien arren, proiektua aurrera doa eta erabaki garrantzitsu asko hartzen ari gara”, gaineratu du.
Ildo beretik, Txomin Eneako bizilagunekin “zor historiko bat” duela udalak esan du Juan Karlos Izagirre alkateak. “Badakit bizilagunak aspertuta daudela urte luzez itxaron duten aldaketa delako, baina auzoa eta ingurua aldatuko genituela esan genuen, eta egingo dugu”, esan du Izagirrek. Dena dela, luzera begirako proiektu bat dela gogorarazi du, eta “konfiantza” eskatu die herritarrei.
Irtenbide orokorrerako aldaketa txikiak
Aita Abarzuzako eraikinak eraisten hasi dira gaur, baina Urumearen ibar guztiari eragingo dio aldaketak. Zentzu horretan, Ricardo Burutaranek adierazi du, erakunde arteko harremanak bide onetik doazela, eta guztien konpromisoa dutela proiektu osoa bideragarria izan dadin.
Martutene, Loiola eta Txomin Enean egin beharko dituzte egokitze eta berreraikuntza lanak. Loiola eta Martuteneko zubiak aldatzea, Txomin Eneako ibai parkea, auzoaren maila igotzea, etxebizitzak egitea…”Ibaiak ez du erakunde arteko harremanik edo eskumenen inguruko azalpenik ulertzen, beraz denon esku-hartzea ezinbestekoa izango da”, esan du Izagirrek. Martuteneko kartzela eta zubiaren aldaketa, adibidez, Espainiako Gobernuari legozkio. Txomin Enean egingo diren babes ofizialeko etxebizitzetan Eusko Jaurlaritzak izango duen konpromisoa ere negoziatzen ari dira oraindik.
Aldaketa handiak izanik erabaki asko hartu behar dituztela esan du Burutaranek, baina helburu bakarra da: “Zonalde honetako bizilagunek ibaiari atseginez eta lasaitasunez begiratzea lortuko dugu; ibaiak ingurunearen parte eta aisialdirako gune izan behar du”.
Epe luzerako proiektua izanik, konfiantza eskatu die Juan Karlos Izagirre alkateak Txomin Eneako bizilagunei.
Aste pare batez ingurua egokitu ondoren, gaur hasi dira Aita Abarzuzako eraikinak botatzen. Lehen eraikinaren eraistea komunikabide eta bizilagunen aurrean egin dute, segurtasun neurriak direla eta, aurrerantzean ezingo baita lanen eremuan sartu. Horrela,