Suhiltzaileak sute bat itzaltzen, Parte Zaharrean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Urriaren 29, 30 eta 31n egingo dute batzarra.
Donostia erre, suntsitu eta berreraikitzea erabaki zuteneko Bigarren Mendeurrenaren harira, oraingoan Aselfek Donostian egingo du Suhiltzaileen 24. biltzar nazionala. Sutearen aurkako borrokaren profesionalak trebatzea eta ezagutza teknikoak trukatzea da biltzarraren helburua.
Ez da batzarra Donostian egiten den lehen aldia. Berez, bi urtez behin egiten dute, eta hiria erre zuteneko 150. urteurrena gogoratzeko izan ziren hirian.
Donostiako udala, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Sueskola fundazioa dira, besteak beste, biltzarraren laguntzaileak.
‘Esperientziaren garrantzia prestakuntza, ikerkuntza, berrikuntza eta garapena oinarri dituenean’ goiburupean, jardunaldi hauetan hitzaldiak eta lantegiak eskainiko dituzte, suteen aurkako segurtasunaren, larrialdietako arretaren eta babes zibilaren profesionalen artean zabalkundea, prestakuntza eta esperientzia teknikoak sustatzeko.