Oinatz Bengoetxea, Atano III. ean egindako pilota aukeraketa betean. (Argazkia: Mikel Goñi)
Oinatz Bengoetxea eta Ekaitz Saralegi aurrez aurre izango dira ostiralean 17:00etan hasiko den jaialdian.
Lau t’erdiko esku pilota txapelketa Donostiara iritsiko da aste honetan. Izan ere, azaroaren 1eko jai egunarekin bat eginez, bigarren multzoko partidak jokatuko dituzte. Hala Anoetako Atano III.a pilotalekuan, Oinatz Bengoetxea eta Ekaitz Saralegiren arteko lehia egongo da jokoan, 17:00etan hasiko den jaialdian. Iruñeko Labriten ere lehia izango da, Iker Arretxe eta Mikel Idoateren artean.
Bestetik, larunbatean Bilboko Bizkaia pilotalekuan lehen multzoko faboritoak izango dira aurrez aurre, Aimar Olaizola eta Juan Martinez Irujo. Eibarko Astelena frontoian, berriz, Xalak eta Ezkurdiak jokatuko dute, igandean.
Azaroak 1, ostirala, Donostiako jaialdia (17:00):
- Titin III – Zabaleta / Aritz Lasa – Merino II
- Bengoetxea VI-Saralegi
- Apezetxea-Olazabal