Mikel Vargas amaratarra aske utzi dute
2011ko urrian espetxeratu zuten Segiko kide izatea leporatuta.
Mikel Vargas amaratarra aske utzi dute, Segiko kide izatea leporatuta bi urteko kartzela zigor osoa bete ostean. Zehazki, Palentziako La Moraleja espetxean egin ditu azken hilabeteak eta, gaur goizean, irten da kalera. Martuteneko kartzelan espetxeratu zuten, eta ondoren, Palentziara eraman zuten, Amaratik 330 kilometrora.